Jendetza bildu zen larunbatean Harralden

Getariako Hitza 2010eko azaroaren 22a

Larunbatean bertso saio musikatu izan zen Getariako Harralde tabernan Harritanblai Kultur Elkarteak antolatuta. Hamaika Bertute taldeko bertsolari eta musikariek parte hartu zuten bertan eta “giro aparta izan zela” azaldu dute antolatzailee...

Larunbatean bertso saio musikatu izan zen Getariako Harralde tabernan Harritanblai Kultur Elkarteak antolatuta. Hamaika Bertute taldeko bertsolari eta musikariek parte hartu zuten bertan eta “giro aparta izan zela” azaldu dute antolatzaileek. Beñat Gaztelumendi, Jokin Labaien, Uxue Alberdi eta Amaia Agirre bertsolariek, Egoitz Aizpuru gai-jartzaileak eta bi musikerok ia bi orduko emanaldia egin zuten, “jendetza bildu zen saioan eta askok kanpotik jarraitu behar izan zuten bertso saio musikatua” azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide