Argiñano omendu dute Donostiako Gastronomikan

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 22a

Karlos Argiñano sukaldari famatua omendu dute gaur Donostiako Kursaal jauregian, Gastronomika 2010 kongresuaren baitan, euskal gastronomiari egindako ekarpenagatik. Beste hainbat sukaldarien aurrean emozioz jaso du sukaldariak  omen-saria. Martin Ber...

Karlos Argiñano sukaldari famatua omendu dute gaur Donostiako Kursaal jauregian, Gastronomika 2010 kongresuaren baitan, euskal gastronomiari egindako ekarpenagatik. Beste hainbat sukaldarien aurrean emozioz jaso du sukaldariak  omen-saria. Martin Berasategik telebistari esker Argiñano inor iritsi ez den puntura heldu dela nabarmendu du. “Ez da munduan sukaldaritzat horrenbeste irakatsi duenik” adierazi du Juan Mari Arzakek. Andoni Luis Aduriz sukaldariak Argiñanoren aurpegi ezkutua azaleratu du: “Argiñano koherentea, inteligentea eta egiazalea da”.

Zarautzen bizi den beasaindarrak “guzti-guztiei” eskaini die saria: “senitartekoei, lagunei eta inguratzen nauten guztiei” . Era berean, elikadurak duen garrantzia nabarmendu du: “Beti pentsatu izan dut ikusleek ikusi behar dutela, ulertu eta sukaldatu. Baliagarri egin behar zaie nik erakusten dietena. Egun zabor-jan ugari dago, eta horri aurre egiteko eta sano egoteko beharrezkoa da etxean sukaldatzea. Etxean janez gero  gutxiagotan joan beharko dugu medikuarengana”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide