Juaristi-Lizaso bikoteak 33-40 galdu zuten Urtasun-San Miguelen aurka, Binakako erremonte Txapelketako orain arteko partida onenean. Juaristi zarauztarrak maila txukuna erakutsi zuen, eta 25. tantora arte ongi aritu bazen ere, ez zuen nahi bezala bukatu norgehiagoka. Guztira, 9 tanto egin zituen eta 3 huts egite. Ligaxkako bigarren partidan porrot eginagatik ere, jada finalerdietarako txartela lortu dute Juaristi-Lizasok; izan ere, horretarako 30 tanto lortu behar zituzten aipatu lehian. Beraz, emaitza gazi-gozoa izan zen bikotearentzat.