Oikian 200 lagunek hartu dute parte lehen txerri bodan

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 20a

Lehen urtea da Oikian txerri boda egiten dutena. Sanbartolometan herritarrei batzuei burururatu ostean, azaroaren 20rako jarri zuten hitzordua. Atzo jarri zuten burduntzian txerria, eta gau osoa erretzen igaro ostean, 200 lagunen platerean amaitu du gaur eguerdian. Oikiarrak ez ezik, inguruko herrietako hainbat lagun ere izan dira frontoian, bazkarian. Odolkia izan dute lehenengo, txerri haragi errea bigarren, eta gazta eta irasagarra postrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide