Urte eta erdiko “gogoeta” tartearen ondoren, Maxixatzen Euskaldunon Elkartea “eraberrituta” itzuli da lanera. Hala adierazi dute elkarteko kideek Balda plazan egin duten agerraldian. ”Tarte honetan Azkoitiko euskararen egoera zein den aztertu dugu. Euskarari dagokionez, oinarriak finkatu ditugu. Beraz, hizkuntz politika eta egoera aztertu ondoren finkatuko ditugu helburu propioak”, jakinarazi du Naroa Olalde Artetxe elkarteko lehendakari berriak.
Elkarteak izena aldatu du; Maxixatzen Euskaldunon elkartera da orain, “euskaldunon edo euskaraz bizitzeko hautu konszientea” egin eta gero. Izenaz gain, ordea, ekarteak “izana” ere aldatu du; “elkartean lehen zuen irudia edota logoa Maxixatzen aldizkariarekin lotzen zen. Orain, horrekin guztiaren amaitzea nahi izan dugu. Horregatik eraberritu gara”.
Kide berriak gehitu dira elkartera, eta zuzendaritza berria eratu dute, besteak beste. Halaber, elkarteak euskararen inguruko ikerketa bultzatzea eta euskal kultura sustatzea du helburu. Komunikazioa lantzea “garrantzitsutzat” jotzen du taldeak, baina komunikazio tresnak “beharren arabera” sortuko dituztela jakinarazi dute.
