EAJk ‘Batu gaitezen’ ekitaldia egingo du eguerdian

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 20a

Zarautz arteko joan-etorria egin ondoren, Batu gaitezen ekimeneko sustatzaileek agerraldia egingo dute hedabideen aurrean, 12:00etan, Zarauzko Batzokian (Balea kalea, 3). Hala, bertan izango dira, besteak beste, Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarki...

Zarautz arteko joan-etorria egin ondoren, Batu gaitezen ekimeneko sustatzaileek agerraldia egingo dute hedabideen aurrean, 12:00etan, Zarauzko Batzokian (Balea kalea, 3). Hala, bertan izango dira, besteak beste, Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide eta Gipuzkoa Buru Batzarreko bozeramalea, eta Imanol Lasa Zarautz Uri Buru Batzarreko bozeramale eta Zarauzko alkateordea.

Batu gaitezen, euskal gizarteak erabakitzeko duen eskubidea oinarri hartuta EAJk sustatu duen ekimena da. “Egungo Eusko Jaurlaritzak ez duela Euskadiren nortasun politiko, ekonomiko eta desberdina aintzat hartzen uste dugu. Euskadi nazioa da, Espainiarekiko menpekotasun harremana izan ezin duena”, dio, besteak beste, sorrera dokumentuak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide