Egitarau zabala antolatu du Bilgune Feministak datorren asterako

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 20a

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunda da datorren ostegunean, azaroaren 25ean eta hori dela eta, Urola Kostako Koordinadora Feministak egitarau zabala egituratu du datorren asterako. Azkoitia: Azaroaren 25ean. 19:30ean elkarretaratzea izango da herriko plazan. Azpeitia: Azaroaren 23an. 19:00etan Tortura Sexistari buruzko hitzaldia emango dute sindikatu zaharrean (emakume preso ohi batek eta abokatu batek). Azaroaren 25ean. 19:30ean, elkarretaratzea izango da herriko plazan. Ikastetxeetan ere elkarretaratzeak egingo dituzte goizean zehar. Azaroaren 27an. 09:30ean, Autodefentsa txokoa emakumeentzat Sindikatu Zaharrean. Zarautz: Azaroaren 24an. 19:00etan denok plenora! Azaroaren 25ean. 19:30ean elkarretaratzea eta burrumbada izango da udaletxe plazan Azaroaren 27an.  10:00etan, Autodefentsa txokoa emakumeentzat Berdintasuneko ikastaro gelan, Zuberoa 22. Abenduaren 4an. Goizean, Emakume presoen erakusketa izango da udaletxe plazan. Zestoa: Azaroaren 25ean. 20:00etan elkarretaratzea egingo da herriko plazan. Abenduaren 4an. 09:00etan, defentsa pertsonala emakumeentzat. (Lekua zehazteko). Azaroaren 25ean. 20:00etan elkarretaratzea egingo da magnolioan. 21:45etan zine-foruma izango da Gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide