Zarautz Abesbatzak eta Zarautz Txikik, gaur ETBk grabatu behar duen mezan hartuko du parte, arratsaldeko 19:30ean, Frantziskotarretan. Elizkizina Juan Mari Iturria fraileak zuzenduko du eta bihar goizeko 10etatik aurrera ikusteko aukera izango da telebistan. Hilabete honetan hiru astez bertatik grabatzen aritu dira Frantziskotarren 400. urteurrenagatik.
Bestalde, bihar, Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzak kalez-kale ibiliko dira, eguerdiko 12:00tatik 13:15etara, gune zehatzetan txandaka abestuz. Zarauzko Musika Banda ere kontzertua ematekoa da bihar eguerdian, 12.30etatik aurrera Merkatu Plazan. Era berean, astelehenean, Santa Zezilia egunean Frantziskotar elizan arratsaldeko 19.30tako mezan hartuko du parte herriko musika bandak.