Putzuzulok auzo arteko jokoekin ekin dio urteurreneko azken asteburuari

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 20a

Bosgarren urteurreneko azken asteburua da honakoa Putzuzulo gaztetxekoentzat. Baina egitarau bete-betea dute azken txanparako. Goizeko hamaiketan ekin diete auzo arteko jokoei, Musika Plazan. Eta bertan egingo dute herri bazkaria, 14:00ak aldean. Ilunt...

Bosgarren urteurreneko azken asteburua da honakoa Putzuzulo gaztetxekoentzat. Baina egitarau bete-betea dute azken txanparako. Goizeko hamaiketan ekinAuzoen arteko jokoak. diete auzo arteko jokoei, Musika Plazan. Eta bertan egingo dute herri bazkaria, 14:00ak aldean. Iluntzerako ere badute plana: poteoaren ostean (21:30), musika kubatarra izango dute zuzenean gaztetxean, Tambarana taldearen eskutik.

Bihar haurren eguna ospatuko dute. Malabarak izango dira 11:00etan, eta 17:00etan antzerkia. Eta gauerdia, sanferminetan bezala, Pobre de mi-aren ordua izango da. “Putzuzuloren bosgarren urteurrenari merezi duen agurra emango diogu”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide