Zarautzek irisgarritasunaren aldeko apustua egin du

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 19a

Eusko Jaurlaritzak Turismoa denontzat proiektua jarri du martxan eta Zarautzen proiektu pilotu bat abiatuko du. Helburua ezgaitasuna duten pertsonentzat turismo pekete bereziak definitzea eta esakintzea da. 2011ean merkaturatzen hasiko direla aurreikus...

Eusko Jaurlaritzak Turismoa denontzat proiektua jarri du martxan eta Zarautzen proiektu pilotu bat abiatuko du. Helburua ezgaitasuna duten pertsonentzat turismo pekete bereziak definitzea eta esakintzea da. 2011ean merkaturatzen hasiko direla aurreikusi dute.

Egitasmoari esker, establezimendu turistikoei bere irisgarritasuna hobe ditzaten eta hazten ari den publiko horretara iritsi daitezen babesa eskainiko zaie. Hala, formazioa emango zaie, Euskaliten bitartez, eta arlo horretan dituzten gabezi eta aukeren diagnosia egingo zaie.

2008an lehenengo pausoak

Turismo Bulegoak erronka gisa hartu du bere produktuen eta zerbitzuen eskaintzan aukera berdintasuna bermatzea erabiltzaile eta bezero guztiei. Lan horretan 2008an eman zuen bulegoak lehenengo pausoa, Eusko Jarlaritzako Turismo sailburuordetzaren bitartekaritzarekin.  Era berean, Jardunbide Egokien Eskuliburua programaren baitan lanean ari ziren sektoreko enpresek bat egin zuten irisgarritasun programarekin. “Oso erantzun ona eman zuten; hamar ostatuk eta sei jatetxek hartu zuten parte guztira” azaldu du Turismo zinegotzi Imanol Lasak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide