![]() |
Garabi batekin 'Motxo' harraldetik ateratzeko aukera baztertu egin du aseguru-etxeak, "garestiegi" delako. Horren aurrean, joan den astelehenean proposatutako planari eutsi dio Amazsa aseguru-etxeak Kostako Zuzendaritzari bidalitako txostenean: arrantzontzia harraldean bertan zatikatu eta kable eta poleen bitartez pixkanaka ateratzea lehorrera. Operazioa burutzeko 36 egun beharko lituzketela kalkulatu dute.
