Hamaika Bertute Taldearen eskutik Bertso saio Musikatuaz gozatzeko aukera izango da larunbat iluntzean Getariako Harralde tabernan. Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Jokin Lebayen eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek parte hartuko dute saioan; Egoitz Aizpurua izango da gai jartzailea eta musika, berriz, Unai Arzamendik eta Imanol Ugartek jarriko dute. Hitzordua 20:30ean izango da eta ondo pasatzera bertaratzen diren guztiak ongi etorriak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.