Aurtengo Argizaola saria, Imanol Urbietari

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko azaroaren 18a

Imanol Urbieta musikari zarauztarrari emango diote aurten Argizaiola saria, Durangoko Azokaren baitan. Ekitaldia abenduren 4an izango da, 20:30etan Durangoko  San Agustin kultur gunean. Gerediaga elkarteak 1992.urtean eman zuen lehenengoz omen-saria....

Imanol Urbieta musikari zarauztarrari emango diote aurten Argizaiola saria, Durangoko Azokaren baitan. Ekitaldia abenduren 4an izango da, 20:30etan Durangoko  San Agustin kultur gunean. Gerediaga elkarteak 1992.urtean eman zuen lehenengoz omen-saria. Pertsona zein erakundeek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana aitortzea da sari horren helburua. Batez ere urte zailenetan, trabak traba, lan egin dutenei ematen zaie saria eta horregatik “gauean argi” egin zutela gogoratzen da. Hain zuzen, izenburu hori hartzen du saria emateko 2001. urtetik prestatzen den ekitaldiak eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako egitarauan leku izaten du. Aurreko urteetan, modu apalagoan azokaren inaugurazio ekitaldian eman izan dute saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide