Ezker abertzaleak “aurrera begirako asmoak” plazaratuko ditu igandeko ekitaldian

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2010eko azaroaren 18a

Zarauzko ezker abertzaleko hautetsiek ekitaldia egingo dute igandean, Torre Luzeako plazan, 12:30etan. «Euskal Herriak etorkizunera itxaropenez begiratzeko uneak» bizi dituela nabarmendu dute, eta bide horretan, ezker abertzaleak «apustu sendoa...

Zarauzko ezker abertzaleko hautetsiek ekitaldia egingo dute igandean, Torre Luzeako plazan, 12:30etan. «Euskal Herriak etorkizunera itxaropenez begiratzeko uneak» bizi dituela nabarmendu dute, eta bide horretan, ezker abertzaleak «apustu sendoa» egin du ela eta «urrats berriak ematen jarraitzeko borondatea eta erabakimena» duela nabarmendu dute. Ildo horretatik, orain arte egindako lana balorean jartzeko unea iritsi dela gehitu dute Zarauzko ezker abertzaleko hautetsiek. «Milaka lagun ordezkatzen ditugun mugimendu politikoa gara, eta azken zortzi urteak oposizio lana egiten eman ditugu» gogoratu dute alderdikideek. Hori dela eta, «Alderdien Legeak eta gainerako alderdi politikoen kolaborazioak Udal erabakigunetik baztertu arren», orain artean bezala lanean jarraitzeko asmoa agertu dute.
Horren harira, irakurketa egingo dute; izan ere, «bazterketak ez ditu Zarautz hobe baten helburutik aldenduko». Bide horretan, «indarrak biderkatu eta aurrera begirako asmoak» aurkeztuko dituzte Torre Luzean egingo duten ekitaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide