Vista Alegreko lehenengo margolan erakusketa inauguratuko dute etzi. Mar Arregiren lanak izango dira ikusgai larunbatetik aurrera, auzo elkartearen egoitzan, Allemendi 1. zenbakian. 12:30etan izango da inaugurazioa. Jarraian mokadutxoa eskainiko dute. Zarauzko Udaleko Kultura Sailak lagundu du honako jarduera.