Azaroaren 27rako eta 28rako Alkate Txiki eta Haurren Eguna antolatu dituzte Getariako Guraso Elkarteak. 2010eko alkate txikia aukeratzeko zozketa egin dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen artean eta Kattalin Zubizarretari tokatu zaio alkate txikia izatea. Zinegotziak, berriz, Leire Campos, Mila Aranguren, Agoitz Zubizarreta, Iñigo Rodriguez eta John Willy Insausti izango dira.