Berria.infon irakurri dugunez, Iñaki Beobide zumaiarrak jasoko du EHAZE Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak aurten lehen aldiz banatuko duen Antzerkizale Saria. Hizkuntzarekiko kezkak bultzatuta, 1960ko hamarkadan Jarrai antzerki taldearen sortzaileetako bat izan zen Beobide, eta bere zuzendaritzapean, taldea "korronte berritzailearen buru" bilakatu zela nabarmendu du EHAZEk saria hari aitortzeko. Hilaren 27an jasoko du, Villabonan (Gipuzkoa) egingo den I. Antzerkizale Eguneko ekitaldi nagusian.