Azkoitiko Zubiaurre igeri elkarteak urtez-urte antolatu ohi duen San Andres igeri txapelketa izango da larunbatean Elkargunean. Urtero bezala, zortzi urtetik hamaika urte bitarteko haurrek hartuko dute parte txapelketan.
Klubeko txapelketa izanik, federatuta ez dauden umeek ere hartu dezakete bertan. 16:00etan hasiko da txapelketa, eta kategorien arabera lehiatuko dira. Zortzi eta bederatzi urtekoek 25 metro egingo dituzte, eta hamar eta hamaika urtekoek 50 metro. Izena, egunean bertan ere eman daiteke, igerilekuan jarriko dute mahaian.