Kantxetatik kanpo ere bada jokorik

Aritz Mutiozabal 2010eko azaroaren 18a

Esku pilota, zesta-punta, pala, erremontea, frontenisa… Euskal pilota kirol oparoa da, modalitate askoko. Guztiak horma baten aurrean jokatzen badira ere, bakoitzak bere erreminta, arau eta ezaugarriak ditu, antzekoak baina diferenteak. Horien guztien bilakaera, historia eta nazioartean izan duen hedadura dibulgatzeko, Zarauzko Kultura Sailak Jose Mari Urrutia ondarrotarrak landutako Euskal Pilota izeneko erakusketa zabaldu zuen atzo Sanz Enea kultur etxeko aretoan. Erakusketa lau ataletan banatuta dago: esku pilota; zesta-punta; frontenisa edo erraketa; eta erremontea, pala eta beste herrialdeetako pilota jokoak. Atal horietan urteetan zehar bildutako makina bat argazki, kartel, katalogo, bilduma, pilotak eta erremintak daude ikusgai, «pilotaren ikuspegi osoa» eskainiz. «Omenaldi bat egin nahi izan diot geure pilotari eta, bide batez, horren ezagunak ez diren jokoak erakustera eman», adierazi zuen Urrutiak aurkezpen ekitaldian.  Erakusketa otsailaren 6a bitartean bisitatu ahal izango da, egunero-egunero,18:00etatik 20:00etara. ‘Erraketista’ zarauztarrak Aurkezpen ekitaldian erraketaren edo frontenisaren modalitatea nabarmendu zuten Kultura Batzordeburu Arantza Iturriak eta erakusketaren egileak. «Emakumeek profesional mailan jokatzen zuten diziplina zen, bere garaian ospe handia izan zuena», jakitera eman zuen zinegotziak. Horrekin batera, erakusketan presente dauden herriko bi erraketista ekarri zituen gogora: alde batetik, Inaxi Illarramendi zena eta bestetik, Maria Luisa Senar. Egun desagertuta dagoen modalitatea bada ere, «berreskuratzeko errazena» dela iritzi dio erakusketaren egileak, [...]

Esku pilota, zesta-punta, pala, erremontea, frontenisa… Euskal pilota kirol oparoa da, modalitate askoko. Guztiak horma baten aurrean jokatzen badira ere, bakoitzak bere erreminta, arau eta ezaugarriak ditu, antzekoak baina diferenteak. Horien guztien bilakaera, historia eta nazioartean izan duen hedadura dibulgatzeko, Zarauzko Kultura Sailak Jose Mari Urrutia ondarrotarrak landutako Euskal Pilota izeneko erakusketa zabaldu zuen atzo Sanz Enea kultur etxeko aretoan.

Erakusketa lau ataletan banatuta dago: esku pilota; zesta-punta; frontenisa edo erraketa; eta erremontea, pala eta beste herrialdeetako pilota jokoak. Atal horietan urteetan zehar bildutako makina bat argazki, kartel, katalogo, bilduma, pilotak eta erremintak daude ikusgai, «pilotaren ikuspegi osoa» eskainiz. «Omenaldi bat egin nahi izan diot geure pilotari eta, bide batez, horren ezagunak ez diren jokoak erakustera eman», adierazi zuen Urrutiak aurkezpen ekitaldian.  Erakusketa otsailaren 6a bitartean bisitatu ahal izango da, egunero-egunero,18:00etatik 20:00etara.
‘Erraketista’ zarauztarrak
Aurkezpen ekitaldian erraketaren edo frontenisaren modalitatea nabarmendu zuten Kultura Batzordeburu Arantza Iturriak eta erakusketaren egileak. «Emakumeek profesional mailan jokatzen zuten diziplina zen, bere garaian ospe handia izan zuena», jakitera eman zuen zinegotziak. Horrekin batera, erakusketan presente dauden herriko bi erraketista ekarri zituen gogora: alde batetik, Inaxi Illarramendi zena eta bestetik, Maria Luisa Senar. Egun desagertuta dagoen modalitatea bada ere, «berreskuratzeko errazena» dela iritzi dio erakusketaren egileak, «baldin eta horretarako interesik balego».

Bestalde, gizonezko pilotari zarauztarren artean, besteak beste, Mariano Lazkanoren, Sebastian Aristiren eta Zulaika anaien irudiak topatu daitezke monografiko honen baitan, baita Hilario Epeldek eginiko Donostiako pilotalekuaren tailua ere. Kultura batzordeburuak, era berean, erakusketa atontzerakoan Pako Urkiarengandik jasotako laguntza eskertu nahi izan zuen.

Mugak gaindituz
Euskal pilotak aspaldi gainditu zituen bere mugak.  Hala eta guztiz ere,  zesta-punta izan da betidanikEuskal Herritik kanpo gehien ezagutzen den modalitatea. AEBetan, Mexikon, Kuban, Filipinetan, Txinan eta, nolabait esateko, mundu zabaleko herrialde askotan eraiki zituzten Jai-Alai moduko frontoiak. Urrutiaren esanetan, «ez dago kirolik zesta-puntak adina diru Euskal Herrira ekarri duenik».
Euskal pilota nazioartera hedatu da, baina pilota joko ugari topa daiteke atzerrian ere. Esaterako, Egiptoko Sakkara, Greziako Coriceo, Erromako Tripon, Pila eta Phaininda, Ameriketako Mixteca, Palin, Capucha, Ahirueta, Balseria, Gomahcari edo Kuchu eta berriagoak diren criqueta, golfa, tenisa eta mahai-tenisa. Ondorioz, horien lagin bat ere bildu dute erakusketan.癥

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide