Santa Zezili Eguna ospatuko da herrian datozen egunetan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2010eko azaroaren 18a

Santa Zezili Eguna ospatuko dute getariarrek datozen egunetan. Hurrengo egitaraua prestatu dute:

Azaroaren 20a, larunbata.

-Salbatore Deunaren parrokian ONCEko Alaia abesbatzak kontzertua emango du 20:00etan.

Azaroaren 21a, igandea.

-09:00etan Gazte Al...

-09:00etan Gazte Alaiak txistulari taldeak goiz-goizetik herriko kaleak alaituko ditu.
- 11:ooetan meza nagusian Getariako Abesbatzak kantatuko du.
-12:30ean Gazte Alaiak txitulari taldeak kontzertua emango du Salbatore Deunaren parrokian.

Azaroaren 22a, astelehena, Santa Zezili Eguna.
-09:00etan Gazte Alaiak txistulari taldeak goiz-goizetik herriko kaleak alaituko ditu.
- 17:ooetik aurrera Musika Eskolako txistulariak eta trikitilariak kalejiran ibiliko dira.
- Jarraian trikitilariek, abesbatzak eta dantzariek ikuskizuna emango dute plazan.
- Ondoren txokolatea banatuko dute plazan Zezili Eguna ospatzeko.
- 19:30etik aurrera Musika Banda kalejiran irtengo da kaleak alaitzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide