Eskualdeko beste herri askotan bezala, Azkoitiko Bizkargi Musika eskolako ikasleek musika kalera aterako dute gaur, Musikalean saioaren baitan.
Aurten, gainera, Bizkargiko Mari Jose Larrañaga irakasleak Musikalean abestia sortu du saiorako, eta ikasleek musika eta dantzaren bidez taularatuko dute abestia. 17:30eatik 18:00etara bitartean egingo dute emanaldia, musika eskola aurreko parkean.
Halaber, bihar Baztartxo antzokian musika eskolako kideek jaialdia egingo dute. Dantza, trikitixa, flauta eta akordeoi taldeek hartuko dute parte, baita gaztetxoen rock eta pop taldeek ere.