Errege Kabalgatan haurrek erregalia jasotzeko izen emate epea zabalik

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 18a

Urtarrilaren seian Aizarnazabalen egingo duten Errege Kabalgatan haurrek erregalia jasotzeko gurasoek abenduaren 3a baino lehen eman behar dute izena. Urtero bezala, kabalgatan erregaliak ematen dizkiete haurrei, eta horretarako gurasoek hamar euro jarri beharko dute haur bakoitzeko. Guraso Elkarteak eta Udalak jakinarazi duenez, epez kanpoko eskaerak ez dira onartuko. Izena emateko, bestealde, Guraso elkarteko kideengana edota liburutegira jo behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide