Edurne Egaña diputatua herritarrekin bildu da

Zestoako Hitza 2010eko azaroaren 18a

Edurne Egaña Lehendakaritza eta Foru Administrazioko diputatua zestoarrekin elkartu zen asteartean, hilak 16, Zestoako Kultur Etxean Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren baitan. Bilera horretan, Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zuen aurrenik diputatuak eta jarraian, han bildutako herritarrek euren iritzi eta ekarpenak aurkezteko eta diputatuarekin partekatzeko aukera izan zuten. Garraio txartel bakarra, ospitaleetarako autobus zerbitzua, Dependentzia Legea eta Zestoako harrera etxea izan ziren, besteak beste, bileran zehar landutako gaiak. Herritar batek zein garraioetako txartel bakarraren gaian zein pauso ematen ari diren galdetu zion diputatuari eta honek azaldu zizkion orain arte emandako pausoak eta ematen ari direnenak zeintzuk diren: “Donostiako autobusetan jada erabiltzen ari dira eta prozezu bera jarraitzen ari gara beste garraioekin. Hitzarmen guztiak itxita daude eta datorren bi urteetan ezarriko dira”. Beste zestoar batek bere kezka plazaratu zuen Dependentzia Legeari buruz. Bere esanetan herritarrek ez dute arazo honetan parte-hartzeko aukerarik. Edurne Egañak azaldu zuen gaur egun “parte hartzea areagotzeko hausnarketa handi bat egiten” ari direla. “Parte-hartzea areagotzea da gure helburu eta eduki gehiago hornitzen ari gara hori lortzeko”. Gizartea parte-hartzen Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimena Aldundiaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko helburuarekin sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zehatz-mehatz, uztailaren 2an onartu zen Gizarte Parte Hartzeko Foru Arauaren lehenego ekimena [...]

Eduren Egaña zestoarrekin egindako bileranEdurne Egaña Lehendakaritza eta Foru Administrazioko diputatua zestoarrekin elkartu zen asteartean, hilak 16, Zestoako Kultur Etxean Gipuzkoa Eraikitzen ekimenaren baitan. Bilera horretan, Diputazioak azken 3 urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zuen aurrenik diputatuak eta jarraian, han bildutako herritarrek euren iritzi eta ekarpenak aurkezteko eta diputatuarekin partekatzeko aukera izan zuten.

Garraio txartel bakarra, ospitaleetarako autobus zerbitzua, Dependentzia Legea eta Zestoako harrera etxea izan ziren, besteak beste, bileran zehar landutako gaiak.

Herritar batek zein garraioetako txartel bakarraren gaian zein pauso ematen ari diren galdetu zion diputatuari eta honek azaldu zizkion orain arte emandako pausoak eta ematen ari direnenak zeintzuk diren: “Donostiako autobusetan jada erabiltzen ari dira eta prozezu bera jarraitzen ari gara beste garraioekin. Hitzarmen guztiak itxita daude eta datorren bi urteetan ezarriko dira”.

Beste zestoar batek bere kezka plazaratu zuen Dependentzia Legeari buruz. Bere esanetan herritarrek ez dute arazo honetan parte-hartzeko aukerarik. Edurne Egañak azaldu zuen gaur egun “parte hartzea areagotzeko hausnarketa handi bat egiten” ari direla. “Parte-hartzea areagotzea da gure helburu eta eduki gehiago hornitzen ari gara hori lortzeko”.

Gizartea parte-hartzen

Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimena Aldundiaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko helburuarekin sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zehatz-mehatz, uztailaren 2an onartu zen Gizarte Parte Hartzeko Foru Arauaren lehenego ekimena da Gipuzkoa Eraikitzen. Gipuzkoako diputatuak nahiz foru zuzendariak lurraldeko udalerrietako talde eta herritarrekin bilduko dira otsaila bitartean, herritarrei kudeaketa planaren exekuzioa eta emaitzak helarazteko eta haien iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

Bilera hauetara herri bakoitzeko hainbat talde eta elkartetako kideak gonbidatuko ditu Diputazioak. Azken helburua da era guztietako talde eta herritarrekin elkartzea eta zuzenean haien ekarpenak eta iritziak jasotzea. Beraz, formatu txikiko topaketak egingo dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide