Zestoako musika bandaren mendeurrena dela eta Santa Zezilia ospatzeko kontzertu berezia izango da etzi, azaroak 20 larunbata. 19:00etan kalejira egingo du Udal Musika Bandak eta 19:45 inguruak hasiko da bandaren kontzertu berezia.
Kontertuan, lehendabizi bandako perkusio-jotzaileek bakarrik, hiru abesti joko dituzte. Ondoren, gaur egungo musika bandak, rock kutsuko hiru abesti joko dituzte gitarra eta baxu elektrikoaren laguntzaz. Amaitzeko, ekitaldira gonbidatu dituzten eta parte hartu nahi izan duten bandako partaide ohiekin batera bi abesti joko dituzte.
Ondoren, afaria egingo dute guztiek Gure Txokoa elkartean.