Joan den ekainean Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko bost udalerrietan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) hondakin organikoak biltzeko zerbitzua jarri zuen martxan (lehendik Zarautz eta Zumaian martxan zegoen). Hondakin organikoak edukiontzi marroiaren bidez biltzen dira. Une honetan Zumaiako 718 familia ari dira zerbitzu hori erabiltzen –2.999 eskualde osoan–. Zerbitzua erabiltzen hasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak.