Aztik jakinarazi duenez, antxoa gaztearen biomasak hora egin du Bizkaiko golkoan. Eta gorabeherarik ez badu, maiatzerako 100 mila tona arrain izango dela aurreratu du. Irailean egin du azterketa, Juvena kanpainaren baitan.
Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailburu Jon Azkuek azaldu duenez, albistea “pozgarria” da, egonkortasuna emango baitio sektoreari. Eta Europak arrantza kudeaketa planari argi berdea emango balio egonkortasuna areagotuko dela gehitu du. Dena dela, antxoa harrapatzeko debekuaren aurretik Kantauri Itsasoko antxoak merkatuan zuen presentzia berreskuratzea garrantzitsua dela uste du Azkuek. “Orain lan egin behar dugu antxoak lehen zuen merkatua berreskuratu dezan”.