Txalaparta eta ahotsa uztartuko dituzte larunbatean

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 17a

Azkoitiko Kukuherri aterpetxeak antolatu duen Txalamantra ekialdiaren baitan, txalaparta eta ahots ikastaroak nahiz kontzertuak izango dira larunbatean.

Arratsaldetik hasita, batetik txalaparta ikastaroa eta bestetik ahotsa lantzeko ikastaroak izango d...

Azkoitiko Kukuherri aterpetxeak antolatu duen Txalamantra ekialdiaren baitan, txalaparta eta ahots ikastaroak nahiz kontzertuak izango dira larunbatean.

Arratsaldetik hasita, batetik txalaparta ikastaroa eta bestetik ahotsa lantzeko ikastaroak izango dira, 16:00etatik aurrera. Gauean, berriz, txalapartak eta ahotsak bat egingo dute, eta Jimi eta Saraswati musikariek kontzertua eskainiko dute.
Ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 627 46 90 54 edota 679 41 17 60 telefonora deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide