Urte eta erdi «isilean» egon ondoren, Maxixatzen euskaldunon elkarteak «irudi, kanpaina eta asmo» berriak aurkeztuko ditu. Balda plazan, elkarteko zuzendaritza berria eramango dute jakitera eta aurrera begira elkarteak dituten proiektuak azalduko dituzte.
Bitarte honetan, elkarteak adierazi du beraien jarduna ez dela eten, eta asmo eta ideia berriak sortu dituztela. Elkartearen esanetan, «inoiz baino biziago» eta «indarrez beteta» itzuli dira berriro argitara.
Bestalde, bihar bazkideek bilera egingo dute elkargunean. 19:00etan, eta 2010. urtera bitarteko errepasoa eta urtea amaitzeko plana eta proiektuak aurkeztuko dituzte, besteak beste.