Urteko batzarra egingo du Pagoetak hilaren 24an

Aritz Mutiozabal 2010eko azaroaren 17a

Pagoeta Mendizale Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du azaroaren 24ean, asteazkenean, 20:00etan, elkartearen egoitzan (Santa Marina, 2). Bertan, elkartearen egungo egoera eta 2010ko ekitaldien balantzea egiteaz gain, etorkizunean aurrera eramateko...

Pagoeta Mendizale Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du azaroaren 24ean, asteazkenean, 20:00etan, elkartearen egoitzan (Santa Marina, 2). Bertan, elkartearen egungo egoera eta 2010ko ekitaldien balantzea egiteaz gain, etorkizunean aurrera eramateko bideak ere aztertuko dituzte. Era berean, batzorde berriaren sorrera ere gai garrantzitsua izango da. Gauzak horrela, bazkideei eta interesa duten guztiei bertan parte hartzeko deia egiten diete.

Goiz buelta Gorbeiako Natur Parkera
Ohiturari jarraituz, urteko azken ibilaldia Arkamurka Natur Taldekoekin elkarlanean antolatuko du Pagoetak, eta Gorbeiako Natur Parkean goiz buelta egingo dute hilaren 28an. Irteera 07:00etan Agoueseneko biribilgunetik, eta itzulera, 15:00ak inguruan egingo dute. Pagoeta Elkartearen urteko egitaraua lagunartean ondo amaitzeko, eta nahi dutenentzat, Zarauzko jatetxe batean bazkaria egingo dute. Izena hilaren 22tik 26ra eman ahal izango da Mendizabel kinkil-dendan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide