Azkoitiko Zinetogram zine klubak antolatu duen Ziklo Polar Frantziako zinema beltzaren zikloaren baitan, Claude Sautet zinemagileak 1960. urtean zuzendu zuen Classe tous risques (Arrisku bizian) filma emango dute gaur, 21:00etan, Matadeixen.
Gaurkoa hirugarren saioa izango da, eta igandean, hilaren 21ean, emango diote amaiera zikloari. Joseph loseyren Mr. Klein filma emango dute orduan.