Zumaiako, burua altxa ezinik

Baleike 2010eko azaroaren 16a

Zumaiakok sailkapeneko zuloan jarraitzen du, azken partidan Arrasateren aurka 1-0 galdu ondoren. Aurkariak hamar jokalarirekin amaitu zuen partida eta zumaiarrek penalti bat ere izan zuten alde, baina ez ziren partida berdintzeko gauza izan. Bestalde, ...

Zumaiakok sailkapeneko zuloan jarraitzen du, azken partidan Arrasateren aurka 1-0 galdu ondoren. Aurkariak hamar jokalarirekin amaitu zuen partida eta zumaiarrek penalti bat ere izan zuten alde, baina ez ziren partida berdintzeko gauza izan. Bestalde, Euskal Ligako jubenilak denboraldi hasiera bikaina ari dira osatzen. Azken jardunaldian 2-1 irabazi diote Amorebietari, eta hirugarren postuan dira sailkapenean, bigarrenarengandik puntu bakarrera –Amorebieta bera–.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide