Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak Juinen eraikin berria egin ahal izateko lur sailak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bereganatu ditzan eskatu zuten atzo arratsaldean ikastolako gurasoek eta ikasleek. Herriko plazan elkartu ziren berrehun lagun baino gehiago, ikastetxe berria egitea gauzatzea ahalbidetuko duen Udalaren eta Hezkuntza Sailaren arteako akordioa lortzeko eskatuz.
Ikastolako guraso elkartearen arabera, joan zen martxotik bi erakundeen arteko sinaduraren zain daude, eta Udalak ematen dien informazioa “sinesgaitza” da. Udalak, berriz, erabakia Hezkuntza Sailaren menpe dagoela eta “beraien esku dagoen guztia” egin dutela adierazi du.
Momentuz, 2012. urterako aurreikusten du Udalak eraikuntza berria egitea, baina, bitartean DBHko zenbait ikasle Azkoitiko Urola Institutan daude, aurreko eraikinean “leku falta” dagoela eta. Gurasoen elkartea, bere aldetik, “ez dago ados seme-alabak eperik gabe” Urola institutuan egotearekin.
Azkoitiko Udala eta Hezkuntza Saila gaur elkartuko dira Lakuan.