Argazkia: Gontxalo Torre
|
Jabearen aseguru etxeak proposatu du arrantzontzia harraldean bertan zatikatzea eta kable eta poleen bitartez zatiak pixkanaka ateratzen joatea. Pare bat hilabete beharko lirateke operazioa osatzeko. Aseguru etxeak eta administrazioetako ordezkariek gaur Donostian egin duten bileran beste aukera bat ere jarri da mahai gainean: arrantzontzia garabi erraldoi batekin ateratzea eta behin lehorrean, orduan zatikatzea. Bi aukerak aztertzeko eskatu diote aseguru etxeari, eta hiru eguneko epean izango da behin betiko erantzuna.