Xabier Munibeko ikastetxe berria egiteko lur sailak Hezkuntza Sailak eskuratu ditzan eskatuz elkarretaratzea egingo dute

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 15a

Xabier Munibe ikastolako eraikuntza berria egiten hasteko Hezkuntza Sailak lur sailak hartzeko elkarretaratzea egingo du gaur guraso elkarteak. Udaletxean elkartuko dira arratsaldean, eta Udalari eta Hezkuntza Sailari “behingoz” lur sailar...

Xabier Munibe ikastolako eraikuntza berria egiten hasteko Hezkuntza Sailak lur sailak hartzeko elkarretaratzea egingo du gaur guraso elkarteak. Udaletxean elkartuko dira arratsaldean, eta Udalari eta Hezkuntza Sailari “behingoz” lur sailaren lagapena sinatzeko eskatuko dute.

Asier Aranbarri Azkoitiko alkatearen arabera akordioa “epe laburrean”  izatea espero dute. Halaber, Udala eta Hezkuntza saila bihar elkartuko dira, eta Aranbarriren esanetan, gai hori izango dute hizpide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide