Maritxu Uzkudun presoa izan dute gogoan Errezilen sanmartinetan

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 15a

Errezilen festa eta aldarrikapena uztartu dituzte asteburuan. Zehazki, Maritxu Uzkudun herriko preso politikoa gogoratu dute, haren aldeko argazkia ateraz. Txosnako gazteen ekimena izan da. Uzkudunek iazko abuzturako betea zuen zigor osoa, hemezortzi urte espetxean igaro ondoren. Baina zigorra betetzeko bezperetan, Parot doktrina ezarriko ziotela jakinarazi zioten. hori medio, beste hamabi urtez egon beharko du espetxean. "Herriko jaiak herritar orok gozatzeko eginak direnez, eta Maritxuri eskubide hori injustuki ukatzen zaionez, injustizia hau salatzeko bildu gara", adierazi dute gazteek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide