‘Sarean Sun Sun’ antzezlana ikusgai igandean

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 15a

Kultura Zarautzen udazkeneko ekitaldi egitarauen baitan, ‘Sarean Sun Sun’ antzezlana izango da ikusgai igande honetan. Anita Maravillas Teatro taldearen lana Lizardi Antzokian izango  da, 17:30etatik aurrera.

Miren Larrea, Mireia Nogueras...

Kultura Zarautzen udazkeneko ekitaldi egitarauen baitan, ‘Sarean Sun Sun’ antzezlana izango da ikusgai igande honetan. Anita Maravillas Teatro taldearen lana Lizardi Antzokian izango  da, 17:30etatik aurrera.

Miren Larrea, Mireia Nogueras eta Valentina Raposo antzezleek txontxongiloak izango dituzte lagun taula gainean. Ikuskizun bitxia izango da, umorez eta samurtasunez betea. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta egongo da, eta 50 minutu inguru iraungo du. Sarrerak hiru euroko kostua izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide