Erdi Aroko azokak “erantzun ona” izan du

Ane Olaizola 2010eko azaroaren 15a

Pasa den asteburuan Erdi Aroko azoka izan da herriko plazan eta kale nagusian. Azkoitiko Udalak eta Anayao taldeak antolatuta, hirurogei postu eta ikuskizun inguru egon ziren ostiraletik igandera bitartean, eta antolatzaileen esanetan harrera baikorra ...

Pasa den asteburuan Erdi Aroko azoka izan da herriko plazan eta kale nagusian. Azkoitiko Udalak eta Anayao taldeak antolatuta, hirurogei postu eta ikuskizun inguru egon ziren ostiraletik igandera bitartean, eta antolatzaileen esanetan harrera baikorra izan du azokak. Larunbata izan zen egunik jendetsuena, herriko azoka egunarekin egokitu baitzen, besteak beste.

Anayao taldeak dioenez, eguraldiak ere jendearen harreran eragin du; “euriaren eraginez, igandean aurreko egunetan baino jende gutxiago ibili zen”. Guztira, 6.000 lagun inguru ibili direla diote antolatzaileek, eta aurten beste egunetan baino gutxiago saldu dutela dioten arren, antolatzaileak pozik daude izandako erantzunarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide