Aurten ere herriko denda eta tabernen erakusleiho lehiaketa izango da Gabonetan. Sariak bi izango dira: erakusleiho onenarentzat 300 euro eta bigarrenarentzat 200 euro. Izena turismo bulegoan eman behar da, abenduaren 10a baino lehen. Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.
Oinarriak1. Lehiaketa hau herriko dendariei nahiz tabernari eta jatetxe guztiei zabalik dago.
2. Kategoriarik ez da bereiziko; beraz, merkatari nahiz ostalariak kategoria berdinean sartuko dira.
3. Izen ematea: Turismo Bulegoan (943 14 33 96),
abenduaren 10a bitartean.
4. Erakusleihoek eta apaingarriek gutxienez abenduaren 10etik urtarrilaren 6ra bitartean egon beharko dute; tabernarien kasuan abenduaren 19tik urtarrilaren 6ra.
5. Epaia merkataritza arloko adituek erabakiko dute, dekorazioko profesional baten irizpideari jarraituz.
6. Sariak bi izango dira, erakusleiho onenarentzat 300 € eta bigarrenarentzat 200 €.
7. Sari banaketa 2010eko abenduaren 31n (ostirala) egingo da, eguerdiko 13:30ean Kofradian. Zumartian: hirugarren sektorea sustatzeko plataformak eta kirol sailak babestutako BIKO lasterketako sari banaketaren ondoren izango da. Bertan "Urteko Merkatari edo Ostalari Onenaren Saria" ere erabakiko da.