Txernobil Elkarteak 2011ko egutegi solidarioa egin du hainbat euskal emakume ezagunen parte hartzearekin. Tartean da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra. Egutegia Foronda kultur etxean eros daiteke, zazpi euroan, eta bildutako dirua Ukrainako emakumeei laguntzeko erabiliko dute. Lucia Lacarraren argazki saioa Foronda kultur etxean egin zuten. Hemen ikus dezakezue bideoa.