Bigarren aldiz, txerri bodak egin dituzte Errezilen

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 14a

Errezilen sanmartinetan murgilduta dabiltza joan zen ostegunetik, eta atzo ere ez zen ospakizunik falta izan herrian; arratsaldean mus txapelketa egin eta gero, txerri bodak egin zituzten frontoian. Iaz egin zituzten lehen aldiz, eta aurten ere bertan bildu ziren herritarrak, txerrikiak sagardoarekin dastatzeko asmoz. Kupela taldeak girotu zuten ondoren frontoia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide