San Martin jaietako prestatu duten egitarauaren baitan, haurrei zuzenduriko ekitaldiak izan dira nagusi gaur. 16:00ak aldera, auzoko haurrak eta bisitan joan direnak jolasean jardun dute. Amaieran gozoki ugari banatu zaizkie. Dena den, 17:00ak aldera hasi da ekitaldi dibertigarriena: Gorriti’s Show. Gorritik, hainbat herrietako festetan bezala, bigantxak edo behi txikiak askatu ditu auzoko erdigunean. Haur ugari ausartu da animalion aurrera ateratzera.
Musika eta baratxuri zopa
Gauean, 21:00ak aldera, frontoian txahal jana egingo dute. Izer eta Alabier trikitilariek eta Beñat Lizaso eta Ibon Urdangarin bertsolariek girotuko dute afaria. Bertso saioa eta erromeria izango dira gerora. Gauerdia jo bezain laster Ximor irekiko dute. Goizaldera arte geratzen direnek, berriz, baratxuri zopa hartuta egingo dute etxerako bidea.

