Ligako eta Kopako pala txapelketako finalak jokatu dituzte gaur, Putzuzuloren bosgarren urteurrenaren baitan

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 13a

Putzuzulo Amets Fabrikak pasa den urriaren 30ean bost urte bete zituen. Bost urteko ibilbidea ospatzeko egitarau betea antolatu dute azaroaren 21a bitartean. Hala, gaur ‘Emayonk lori’  Pala txapelketako Ligako eta Kopako finalak jokatu dit...

Putzuzulo Amets Fabrikak pasa den urriaren 30ean bost urte bete zituen. Bost urteko ibilbidea ospatzeko egitarau betea antolatu dute azaroaren 21a bitartean. Hala, gaur ‘Emayonk lori’  Pala txapelketako Ligako eta Kopako finalak jokatu dituzte,  Manuelako frontoian, eguerditik aurrera. Ligako partidan Oliden eta Txapo oriotarrak Motz eta Manaki zarauztarren aurka jokatu dute. Azken horiek gailendu dira, 25-13 puntuazioarekin.

Kopako finalari dagokionez, Gazta-Egoi eta Mikel-Beñat bikoteak aritu dira lehian. Lehenengoak nagusitu dira. 25-17 egin dute.

Herri bazkaria eta kontzertuak

Ligako eta Kopako partiden ostean, 15:00ak aldera herri bazkaria egin dute Gaztetxe atarian. Herritar ugari bildu da bertan, eta menu berezia jan dute: kalabaza purea, arroza, intxaurrak eta gazta. Edatekorik ere ez da falta izan.  Gauean, berriz, Zaratafest ekitaldia izan da. Bertan hainbat taldek kontzertua eskainiko dute, Ira et Decessus, Fly Shit, Criatura, Totallickers, Powerflip eta Mistkafer taldeek, hain zuzen. IMG_7901 IMG_7935 IMG_7939 IMG_7941

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide