Adimen urritasuna duen Onintza Kortak urtebeteko praktikaldia egingo du Sanz Enean

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 13a

Onintza Korta  urtebetez Sanz Enean praktiketan arituko da. Zumaiarrak adimen urritasuna du, eta Gureak taldeak Atzegi elkartearekin elkarlanean martxan jarri duen ‘Pauso berriak’ ekimenari esker liburutegian praktikak egin ahal izango di...

Onintza Korta  urtebetez Sanz Enean praktiketan arituko da. Zumaiarrak adimen urritasuna du, eta Gureak taldeak Atzegi elkartearekin elkarlanean martxan jarri duen ‘Pauso berriak’ ekimenari esker liburutegian praktikak egin ahal izango ditu. Proiektuaren helburua desgaitasuna duten pertsonen integrazioa sustatzea eta hauen lanbideratzea erraztea da.

Era berean, adimen urritasuna duten pertsonek enpresa arrunt batean bere jarduera burutzeko duen gaitasunaz ohartarazi nahi da gizartea. Hala, ekimen honi esker lan munduan sar daitezke, eta integrazioareko aukera bat izan dezakete.

Kortaren betebeharrak

Korta urtebetez izango da liburutegian lanean eta hainbat betebehar izango ditu: liburuei estalkia jarriko die, apaletatik kanpo daudenak bere tokian jarriko ditu, CDen eta DVDen kaxak ordezkatuko ditu eta horiei banda babesleak jarriko dizkie, besteak beste. Lan horiek burutu ahal izateko hilabetez trebatu da zumaiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide