Herriko dendatan emakumeenganako indarkeriaren aurkako pegatinak jartzeko kanpaina abiatu du

Urola Kostako Hitza 2010eko azaroaren 13a

Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak emakumeen aurkako indarkeriaren kontra lanean jarraitzen du. Hori dela eta,  herriko establezimentuetan genero indarkeria salatzen duten itsaskorrak edo pegatinak jartzeko kanpaina jarri du martxan bigarren aldiz. I...

Zarauzko Udaleko Berdintasun sailak emakumeen aurkako indarkeriaren kontra lanean jarraitzen du. Hori dela eta,  herriko establezimentuetan genero indarkeria salatzen duten itsaskorrak edo pegatinak jartzeko kanpaina jarri du martxan bigarren aldiz. Ildo horretatik, ostalariak zein dendariak euren erakuslehioetan pegatinak jartzera gonbidatu dituzte beste behin. Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Aukera hori aprobetxatuz, oraindik pegatinak jarri ez dituzten dendariek eta ostalariek kanpainarekin bat egiteko aukera izango dute.

“Harrera ona”

Jakinarazi dutenez, udan zehar hainbat komertziotan eta  dendatan itsaskorrak banatu zituzten eta “oso harrera ona” izan zuten: “Establezimendu askotan daude jarrita pegatina moreak”.

Ekimenaren helburua herritarrak emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean sentsibilizatzea da. Hori dela eta, parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete, “arazoa guztion begien aurrean azaltzen laguntzeagatik eta emakumeenganako indarkeriaren aurka daudela argi eta garbi adierazteagatik”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide