Gaur 10:00ak aldera hasi da Kukuarriko I. Raid zaldi lasterketa. Guztira, 30 bat zaldik hartu dute parte proban. Antolatzaileen arabera, 15 parte-hartzaile inguru aurreikusi zituzten: "Azken asteotan bertan behera geratu diren hainbat proba kontuan izanda erabaki dute Kukuarrin lehiatzea. Zaldiak entrenatzeko balioko du proba honek, gehienak zaldi gazteak baitira" adierazi du epaile batek. Parte-hartzaile gehienak Gipuzkoatik, Bizkaiatik eta Arabatik etorri badira ere, Nafarroko, Kantabriako zein Errioxako zaldiak eta zaldunak ere jokatu dute Orioko lasterketa. Parte-hartzaileek 40 kilometroko ibilbidea egin dute Lusarbe parketik abiatuta. Erlojupeko proba izan da, gehienez bi ordu eta erdi izan dituzte ibilbide osoa egiteko. Era berean, abiadura kontrolatu dute antolatzaileek: "Ezin dute 14 kilometro orduko baino azkarrago korritu".
Zaldiaren osasuna zainduz
Bi fasetan izan ditu ibilbideak, eta tartean geldialdia egin dute zaldien egoera aztertzeko. Antolatzaileek hainbat proba egin diete animaliei, deshidratatuta zeuden edota minik zuten ziurtatzeko, besteak beste. Horretaz gain, bihotz taupadak neurtu dizkiete. Hala, zein abiaduratan lasterka jardun duten egiaztatu ahal izan dute albaitariek. Baldintza egokiak betetzen ez zituzten zaldiak lehiaketatik kanpo utzi dituzte.