Bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute Zarauzko bi jatetxeetako jabeentzat. Bi ostalariei jatorri hegoamerikarreko etorkinak esplotatzea egotzi diete. Ustez kontraturik gabe ziharduten lanean eta gutxiengo soldata kobratu. Horrez gain, ez zuten oporraldirik. Etorkinok 2008ko otsailetik urrira bitartean egin zuten lan bi jatetxeetan.