Defentsak absoluzioa eskatu du Permachentzat, Otegirentzat eta Alvarezentzat

Zarauzko Hitza 2010ko aza. 12a, 17:37

Defentsako abokatuek absoluzioa eskatu dute Joseba Permach, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideentzat. Hiru lagunak 2004ko azaroaren 14an Batasunak Anoetako belodromoan egindako bake proposamenaren ekitaldian “terrorismoa goratzeagatik” epaitu dituzte. Atzo hasi zen epaiketa eta gaur amaitu da, 15:30ak aldera. Fiskalak lehendik ere egina zuen eskaera berretsi du, hemezortzina hilabeteko espetxe zigorra eskatu du hiruentzat, eta hamabina urteko inhabilitazioa. Ermuko Foroa herri akusazioak ere berdin jokatu du. Harek bosna urteko kartzela zigorra eta hogeina urteko inhabilitazioa eskatu du Permachentzat, Otegirentzat eta Alvarezentzat. Epaiaren zain geratu dira. “Konponbide eta bake proposamena aurkeztea zen ekitaldiko helburua. Beste aukerak baztertu behar dira, beraz. Mitin batean hizlariak ez du jakiten zer gertatuko den ekitaldi osoan” adierazi du defentsako abokatu Jone Goirizelaiak absoluzioa eskatzerakoan.  Iñigo Iruin abokatuak, berriz, belodromoko pantailan hildako lagunen argazkiak agertzean ustez oihukatutakoak ezin direla “ETAren apologiarekin eta goratzearekin” lotu nabarmendu du. Egiguren eta Landaburu gaurko saioan PSE-EEko presidente Jesus Egigurenek “Espainia eta Euskadi erdiak” Batasunak proposamena egingo zuela aurrez zekiela nabarmendu du gaurko saioan. Era berean, proposamenaren edukiaren berri ez zuela azaldu du. Horretaz gain, zenbaitetan Permachekin eta  Otegirekin   bildu izan dela aitortu du PSE-EEko presidenteak. Defentsaren lekuko gisa deklaratu du, Gorka Landaburu kazetari zarauztarraren modura. Azken horrek Batasunak [...]

Defentsako abokatuek absoluzioa eskatu dute Joseba Permach, Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideentzat. Hiru lagunak 2004ko azaroaren 14an Batasunak Anoetako belodromoan egindako bake proposamenaren ekitaldian “terrorismoa goratzeagatik” epaitu dituzte. Atzo hasi zen epaiketa eta gaur amaitu da, 15:30ak aldera. Fiskalak lehendik ere egina zuen eskaera berretsi du, hemezortzina hilabeteko espetxe zigorra eskatu du hiruentzat, eta hamabina urteko inhabilitazioa. Ermuko Foroa herri akusazioak ere berdin jokatu du. Harek bosna urteko kartzela zigorra eta hogeina urteko inhabilitazioa eskatu du Permachentzat, Otegirentzat eta Alvarezentzat. Epaiaren zain geratu dira.

“Konponbide eta bake proposamena aurkeztea zen ekitaldiko helburua. Beste aukerak baztertu behar dira, beraz. Mitin batean hizlariak ez du jakiten zer gertatuko den ekitaldi osoan” adierazi du defentsako abokatu Jone Goirizelaiak absoluzioa eskatzerakoan.  Iñigo Iruin abokatuak, berriz, belodromoko pantailan hildako lagunen argazkiak agertzean ustez oihukatutakoak ezin direla “ETAren apologiarekin eta goratzearekin” lotu nabarmendu du.

Egiguren eta Landaburu gaurko saioan

PSE-EEko presidente Jesus Egigurenek “Espainia eta Euskadi erdiak” Batasunak proposamena egingo zuela aurrez zekiela nabarmendu du gaurko saioan. Era berean, proposamenaren edukiaren berri ez zuela azaldu du. Horretaz gain, zenbaitetan Permachekin eta  Otegirekin   bildu izan dela aitortu du PSE-EEko presidenteak.

Defentsaren lekuko gisa deklaratu du, Gorka Landaburu kazetari zarauztarraren modura. Azken horrek Batasunak ekitaldian “bide demokratikoen eta baketsuen apustua” azaldu zuela deklaratu du. Iñaki Iriongo Gara-ko kazetariak ere ekitaldiaren xedea bake proposamen baten aurkezpena egitea zela berretsi du.

Akusatuen deklarazioak

Auzipetuek Batasunak aurkeztutako bake proposamenean ez zela ETA goretsi azaldu zuten atzo.Permach zarauztarrak Anoetako ekitaldia bake proposamen bat aurkezteko egin zela adierazi zion  defentsari «egun ezker abertzaleak egiten duen moduan». Aurrez Juan Jose Ibarretxeri aurkeztu ziotela gaineratu zuen. Bake proposamenaren alde deklaratu zuen: «Anoetatik pasatu ez bagina agian ez ginateke egongo Gernikako printzipioetan».

Gaurko saioan hiruek bat egin dute “proiektu politiko bat inposatzeko indarkeria erabiltzea” baztertzen dutela esatean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide