Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eskualdeko lau ikastetxeri Eskola Iraunkorra Ziurtagiria eman die: Orioko Zaragueta Herri Eskolari eta Orioko Herri Ikastolari, Getariako Iturzaeta Herri Eskolari eta Zumaiako Maria eta Jose Ikastetxeari. Abenduaren 13an lau ikastetxetako ordezkariak Gasteizen izango dira, bertan jasoko baitituzte ziurtagiriak eta Eskola Iraungorra direla nabarmentzen duen badera.
Orioko Zaragueta Eskolatik adierazi dutenez, badute Eskola Agenda 21 ekimenean "esperientzia" eta urtean zehar ingurumena zaintzeko asmoz hainbat gai landu dituzte ikasleek ikasgelan. "Hondakinak, birziklatzea, ura, energia eta mugikortasuna" besteak beste.