‘Emakumeak eta artea’ mahai ingurua antolatu du Sorginak taldeak

Zarauzko Hitza 2010ko aza. 12a, 16:42

Sorginak Emakume Gazte Asanbladak ‘Emakumea eta artea’ mahai ingurua antolatu du astelehenerako, Putzuzulo Gaztetxearen bosgarren urteurreneko ospakizunen baitan.  Ekimenak hainbat arlotako emakumeak bilduko ditu eta askotariko gaiez aritu...

Sorginak Emakume Gazte Asanbladak ‘Emakumea eta artea’ mahai ingurua antolatu du astelehenerako, Putzuzulo Gaztetxearen bosgarren urteurreneko ospakizunen baitan.  Ekimenak hainbat arlotako emakumeak bilduko ditu eta askotariko gaiez arituko dira: zein leku duen emakumeak artean, zeintzuk diren oztopo nagusiak eta nola bizi duten egoera, besteak beste. Uxue Alberdi idazlea eta bertsolaria, Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ musikaria eta Concetta Probanza margolari izango dira jardunaldiko gonbidatuak. Hitzordua Gaztetxean bertan izango da, 20:30etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide