Obretako eta Zerbitzuetako saila udaletxeko behe solairuan izango da aurrerantzean, irisgarritasuna sustatze aldera

Zarauzko Hitza 2010eko azaroaren 12a

Zarauzko Udalak Etxezabalan dituen hainbat sail lekualdatu ditu, zarauztar guztien irisgarritasuna ahalbidetzeko. Hala, Herrilaneko udal departamentuak, Obretakoak eta Zerbitzuetakoak zehazki, behe solairuan kokatu ditu. Lehen bigarren pisuan zeuden.

B...

Bertan herritarrek hirigintzari buruz dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte, 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera. “Aldaketa hauekin Udalak bere zerbitzuen kalitatea eta hurbiltasuna hobetzea eta zarauztar guztiekin harremanetan jartzeko bideak erraztea espero dugu” adierazi dute Udal ordezkariek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide